Belako taldea elkarrizketatuko dute gaurko 'B aldea'n
Astelehena indartsu bukatu zuten Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. 20:00etatik aurrera, EH Zuzenean jaialdiaren nondik norakoak azaldu zituzten asteko aurreneko 'B aldea' saioan.
Atzo, Iñigo Kojoren bisita izan zuten, eta 'B aldea'ko aurkezleek eta Gazteako sukaldariak paperak aldatu zituzten. Izan ere, Iñigok proposatutako Todd Terjeren "Leisure Suit Preben" eta John Berkhouten "Short necked giraffe" abestiekin bi plater prestatu behar zituzten.
Gaur ere, gonbidatu berezia izango dute. Hain zuzen ere, Belako taldekoak egongo dira estudioan, disko berriaren inguruan hizketan. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdiari buruz mintzatuko dira.
Bukatzeko, Erresuma Batuko Glastonbury jaialditik zuzenean, Makala disko jartzailea elkarrizketatuko dute, bihar.
Piztu irratia eta entzun "B aldea"!