Izeberg taldearekin hitzordua, gaurko 'B aldea' saioan

Gainera, Azkena Rock Festival jaialdia hartuko dute ardatz Ainhoak eta Xabik, eta entzuleen kantuak "orbitan" jartzeaz arduratuko dira.

Astelehena lasai-lasai hartu zuten Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. Entzuleei musikari buruzko nobedadeen berri eman, eta kantu berriak aurkezteko aprobetxatu zuten saioa.

Asteartean, berriz, Iñigo Kojo izan zuten sukaldari lanetan. Fucked Up taldearen "Sun Glass" kantua proposatu zion Xabik, eta Laurobaren "Sometimes" abestiarentzat plater goxo bat prestatzeko eskatu zion Ainhoak Gazteako sukaldariari.

Atzo, Pettirekin izan ziren. Musikari nafarrak akustikoa eskaini zuen "B aldea" saioko estudioan, eta elkarrizketa ere egin zioten.

Bukatzeko, gaur, entzuleen kantuak "orbitan" jartzeaz gain, ostiralean abiatuko den Azkena Rock Festival jaialdia izango dute hizpide. Hori gutxi ez eta, Izeberg talde usurbildarra elkarrizketatzeko aukera ere izango dute.

Astelehenetik ostegunera bitartean, 20:00etatik aurrera, Gaztean duzue hitzordua!