Grises taldearen txanda, 'Gaztea Cover' ekimenean

Bihar, Iñigo Kojo sukaldariaren bisita jasoko dute 'B aldea' saioko estudioan.

Maketa Lehiaketako Epaimahairen Saria eskuratu duen Smoke Idols taldeari egin zioten harrera atzo Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. Ostiraleko finalean bizitakoari buruz eta aurrerantzean esku artean dituzten proiektuen inguruan mintzatuko ziren bilbotarrak "B aldea" saioko estudioan.

Gaurkoan, berriz, "Gaztea Cover" ekimenari gordeko diote lekua. Aste honetan, Grises taldearen bisita jasoko dute, eta, aurrekoan Kautak egin zuen bezala, Gaztean entzuten den nazioarteko artista baten kantua moldatzeaz arduratuko dira zestoarrak.

Bihar, Iñigo Kojo sukaldaria gonbidatuko dute. Oraingoan, Kasabianen "Ezz-eh" eta Hamiton Leithauserren "Alexandra" kantuentzat bi plater goxo prestatzeaz arduratuko da Kojo. Gainera, ostegunero legez, entzuleen kantuak "orbitan" jarriko dituzte.

Badakizue, "B aldea" zain duzue, astelehenetik ostegunera, 20:00etatik aurrera.