Grises, 'B aldea'ko bertsio saioko hurrengo gonbidatua

Kautak, Miley Cyrusen "Wrecking Ball" kantuaren bertsioa egin ostean, Grises taldeak Gaztean entzuten den nazioarteko beste artista baten abestia moldatuko du asteazkenean.

Azkenaldian nobedadeak ekarri ditu asteazkenetako "B aldea" saioak. Ohiko programazioari, ekimen berezi eta dibertigarri bat gaineratu diote Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Zertan datza? Gaztea irratian entzuten den musika euskal abeslarien ahotsetan eskaintzen ari dira abentura berrian.

Enkore, Grises, John Berkhout eta Izaki Gardenak dira nazioarteko talde eta artista ezagunenen kantuen bertsioak egiteaz arduratuko direnak. Aurreko astean, Kautak abiatu zuen ekimen berezi hau.

Esan bezala, irrati formulan entzuten diren abestiak moldatuko dituzte; Aviciiren, Miley Cyrusen, Rihannaren edota Pharrell Williamsen kantuak, adibidez.

Halaber, bertsioak bideo bidez ikusteko aukera ere izango duzue. Izan ere, grabazio guztiak Gaztearen webgunean eskegiko ditugu.

Egitaraua

Maiatzak 21: Grises
Maiaitzak 28 : Izaki Gardenak
Ekainak 4 : Enkore
Ekainak 11: John Berkhout

Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik aurrera, 'B aldea', nazioartera begira!