Dinero taldearen txanda izango da gaurko 'B Aldea'n
Ecolunar jaialdiari buruz arituko dira solasean.
Dinero taldea, Gazteako 'B Aldea'n
Porco Bravo barakaldarrak elkarrizketatu zituzten atzo Ainhoak eta Xabik. 10. urteurrena bete dute, eta disko berriaren inguruko xehetasunak kontatu zituzten.
Azkenik, astea behar bezala amaitzeko, Dinero taldea elkarrizketatuko dute Ainhoak eta Xabik gaur, Ecolunar jaialdian eskainiko duten kontzertuaren harira. Era berean, 'Orbitan' jarriko dituzte zuek eskatutako hiru kanta.
Egin bat 'B Aldea' saioarekin, astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 21:00etara.