El Columpio Asesinorekin solasean, 'B aldea' saioan

Bihar, berriz, entzuleen kantuak "orbitan" jarriko dituzte Ainhoak eta Xabik.

Iñigo Kojoren bisitarekin ekin zioten asteari "B aldea" saioan. Xabik The Pains Of Being Purr At Heart taldearen "Simple and sure" kantua proposatuko zion Gazteako sukaldariari, eta Ainhoak, berriz, John Grayren "Mad on her". Bi abesti hauekin plater bereziak prestatu zituen Iñigo Kojok.

Atzo, Dinero taldearen akustikoak hartu zuen lekua "B aldea"ko estudioan. Kantu berriak zuzenean aurkeztu zituzten, eta ezustekoren bat edo beste ere izan zen.

Gaur, El Columpio Asesinori irekiko dizkiote ateak. Ballenas muertas en San Sebastian diskoa aurkeztuko dute asteburuan, Tolosan, baina aurretik Ainhoarekin eta Xabirekin izango dira.

Bukatzeko, entzuleen kantuak "orbitan" jartzeaz arduratuko dira biharko saioan.