Layabouts taldearen bisita izango dugu gaurko 'B Aldea'n

Ostiralean eta larunbatean eskainiko dituzten kontzertuen inguruan hitz egitera etorriko dira.
Layabouts taldea. Argazkia: Facebook

Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabi Doncelek bisita berezia espero dute gaur estudioan. Layabouts taldeari zabalduko dizkiete hain zuzen ere ateak, Bilboko Azkena eta Donostiako Konplot aretoetan ostiralean eta larunbatean eskainiko dituzten emanaldiei buruz hitz egiteko. Idealipstiks taldearekin batera ikusiko ditugu agertokian.

Bukatzeko, bihar entzuleek eskatutako kantuak "orbitan" jarriko dituzte "B aldea"n.

Entzun musikarik onena, astelehenetik ostegunera, 20:00etatik aurrera!