B aldea' saioak kamiseta interaktiboak lortzeko aukera eskainiko dizue
Xabier Doncelek eta Ainhoa Urretabizkaiak gidatutako 'B aldea' saioak ekimen berezia abiatu du. Hurrengo bi asteotan 'Playwithme'ren kamiseta interaktiboak lortzeko aukera izango dute entzuleek
Dakizuen bezala, iazko Durangoko Azokan 'B aldea'k kamiseta berriak estreinatu zituen. Kamiseta hauek QR kode bat dute. 'B aldea'n entzuten diren kantuak jasotzen dituen musika irakurgailu batera eramaten duen kode bat, hain zuzen.
Nola parte hartu?
Kamiseta esklusibo bat eskuratu nahi duzuen guztiok, aurtengo Maketa Lehiaketari ekarpen txiki bat egin beharko diozue. Nola? Oso erreza da. Azken 23 urteetan Epaimahairen edota Entzulearen saria jaso duen edozein talderen edo bakarlariren izena bidaltzearekin nahikoa da.
Betiko moduan, Whatsapp bidez (688 605 050) zein Facebookera edo Twitterrera mezu bat bidalita parte hartu dezakezue; #Maketalehiaketa edo #Maketagaztea jartzea ahaztu gabe, noski.
Aurten apirilaren 3ra arte izango duzue Maketa Lehiaketara zuen kantuak bidaltzeko aukera. Ez galdu denbora, eta parte hartu Gaztearen ekimenetan!