Doctor Deseoren berrienak hartuko du lekua gaurko 'B aldea'n

Francisen bisita izango dute Bilboko estudioan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Atsedenik gabe dabiltza 'B aldea' saioan. Plater nagusia gainera, gaur dastatuko dugu, eta osteguneko plangintzak ere ez dauka batere itxura txarrik.

Travellin' Brothers taldearen Magnolia Route lana gertutik ezagutu genuen astelehenean. Atzo, bi kantu berri eta indartsu izan zituen Iñigo Kojok esku artean. Hain zuzen ere, Berri Txarraken "Errari" eta Imelda Mayren "Tribal" abestientzako errezetak proposatu zizkigun Gazteako sukaldariak.

Gaur, berriz, Doctor Deseo taldeko Franciseri zabalduko dizkiogu Bilboko estudioko ateak. Busco en tus labios disko berriaren inguruan arituko da Francis, Ainhoa Urretabizkaiarekin eta Xabier Doncelekin.

Bukatzeko, ostegunero bezala, entzuleek eskatutako kantuei tartea eskainiz amaituko dute astea 'B aldea'n.