Enkore taldeari elkarrizketa, gaurko 'B Aldea'n

Kanala disko berriaz hitz egiteko izango dira Gazteako estudioan bilbotarrak.
Enkore
Enkore

Naica taldeak Saturnalia diskoa aurkeztuko zigun 'B aldea' saioaren estudioan atzo iluntzean. Gaur, ordea, Enkore taldearekin dute solasaldia. 2011n Maketa Lehiaketaren Epaimahairen Saria eskuratu zuen talde bilbotarrak Kanala disko berriaren inguruan hitz egingo du.

Bukatzeko, bihar entzuleen tarteak hartuko du lekua. Izan ere, zuek eskatutako kantuak "orbitan" jarriko dituzte, 20:00etatik aurrera.

Entzun 'B aldea', astelehenetik ostegunera, 20:00ak eta 21:00ak bitartean!