Maika Makovskirekin solasaldia, gaurko 'B Aldea' saioan
Bakelite taldekoak Azeriak diskoa aurkeztu zuten astelehenean Gazteako 'B Aldea' saioan. Sergio Llanos eta Naiara Anasagasti bermeotarren lehen argitalpen luzea da. Gazteako estudioan izan ziren proiektuaren berri emateko.
Atzo, gastronomiari zabaldu zioten atea eta musikarekin uztartu zuten, Iñigo Kojo sukaldariaren laguntzarekin. Honako bi abesti hauek proposatu zizkioten: Wild Beasts taldearen ''Wanderlust'' eta McOnaken ''Traizio balada''.
Gaur, Maika Makovskirekin adostu dute hitzordua; izan ere, Bilboko Azkena aretoan arituko da ostiralean, eta Donostiako DOKAn, larunbatean. Hori dela eta, Gazteara gonbidatu dute horren inguruan solasteko.
Azkenik, ez ahaztu zuek aukeratutako hiru kantu Orbitan jarriko ditugula bihar, 20:00etatik aurrera.