Depedro izango da 'B Aldea'ko estudioan

Artista madrildarrak zenbait kontzertu eskainiko ditu asteburuan Euskal Herrian
Depedro

Depedro abeslari madrildarraren bisita izango dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabi Doncelek Gazteako 'B Aldea' saioan, gaur gauean. Kontzertuz kontzertu ibiliko da asteburuan Euskal Herrian: ostiralean Gasteizko JimmyJazz aretoan, larunbatean Donostiako Intxaurrondo kultur elkartean eta, igandean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Bira hori izango du hizpide, eta La increíble historia de un hombre bueno diskoaz ere arituko da. Ez galdu gaurko hitzordua Gazteako 'B Aldea'n, 20:00etatik 21:00etara.