Revolutionary Brothersen berriena ezagutuko dugu 'B aldea' saioan
Otsaila gogotsu abiatu dute Xabier Doncelek eta Ainhoa Urretabizkaiak. Punta-puntako gonbidatuak eraman dituzte zehar "B aldea"ko estudiora.
Joe La Reina donostiarren bisita jasoko zuten astelehen gaueko saioan. Donostiarrek Bailamos por miedo diskoa aurkeztuko zuten, zuzenean.
Atzo, berriz, Xabik eta Ainhoak egindako proposamenak platerera eraman zituen Iñigo Kojo sukaldariak. Kimono Kulten "Todo menos el dolor" eta Te Uhinaken "Hona eta hemen" abestiak izango dituzte, hain zuzen, gaueko menuan. Eta hori gutxi balitz, Enkore taldearen "Airea" kantua esklusiban estreinatu zuten atzoko saioan.
Gaur, Revolutionary Brothersen berriena ezagutuko dugu. Taldeak, esku artean dituen proiektu berriei buruz hitz egingo digu.
Bukatzeko, biharko saioak, asteburuan Donostian egingo duten Lurrazpiko Festa izango du ardatz. Gainera, astea behar bezala bukatzeko, entzuleen kantuak "orbitan" jarriko dituzte.