Izal taldea elkarrizketatuko dute 'B Aldea' saioan
Asteburuan Euskal Herrian eskainiko dituzten kontzertuen xehetasunak kontatuko dituzte.
Izal taldea
Izal taldearen bisita izango dute gaur gauean Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek Gazteako 'B Aldea' saioan, 20:00etatik aurrera. Asteburuan gurera etorriko dira Second taldearekin batera zenbait kontzertu eskaintzera, eta horren berri emango digute. Bihar, Donostian izango dira, Intxaurrondo kultur etxean; ostiralean, Bilboko Kafe antzokia girotuko dute, eta, larunbatean, Gasteizko Kubik aretoan arituko dira zuzenean.
Sarrerak salgai daude:
-Donostia: Kutxa Sarrerak webgunea
-Bilbo: Kafe Antzokia
-Gasteiz: Gora taberna, Hordago! eta VSD skate shop eta Kulturalive ataria