Quique Gonzalez elkarrizketatuko dute gaur 'B aldea' saioan

20:00etatik aurrera, abeslari madrildarra 'B aldea'ko estudioan izango da.
Quique Gonzalez
Quique Gonzalez

Proposamen paregabeak prestatu dituzte Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabi Doncelek 'B Aldea'n, aste honetarako. Izan ere, Capsula taldea elkarrizketatu zuten astelehenean. AEBn egin duten birak utzitako esperientziaren nondik norakoak kontatzera etorri ziren.

Azo, berriz, Iñigo Kojo sukaldariari ireki zioten estudioko atea. Xabik Standstill taldearen ''Pequeño pájaro'' abestia proposatuko zion; Ainhoak, ordea, NAICAren ''Treinta Lunas''. Gaur, berriz, Qique Gonzalez gonbidatuko dugu.

Ondoren, Kudai taldearekin hitzordua adostu dute biharko eta, nola ez, 'Orbitan' jarriko dituzte zuek eskatutako hiru kantu.

Astea amaitzeko, momentuko abesti onenen bilduma eskainiko dizue Ainhoa Urretabizkaiak, 'B Aldea Highlights' saioan.

Egin bat, hortaz, igaro 'B Aldea'ra, astelehenetik ostiralera, 20:00etatik 21:00etara.