Rafa Ruedarekin izango gara gaurko 'B Aldea'n
Musikari mungiarraren bisita izango dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.
Rafa Rueda
Gaur Rafa Ruedaren bisita izango dugu Gazteako 'B Aldea' saion. Musikari mungiarra azken hilabeteotan hainbat abenturatan murgilduta izan da, eta horiei buruzko xehetasunak kontatuko dizkigu.
Bihar, astero legez, entzuleek eskatutako 3 abesti 'B Aldea' saioaren 'Orbitan' jarriko ditugu.
Gainera, gogoratu, aste osoan, playwithme.be-ko lagunek egindako 5 kamiseta zozkatuko ditugula. Parte hartzeko, 2013ko kanturik onena zein izan den esan behar diguzu, 688 60 50 50 zenbakira whatsapp bat bidalita edo Facebooken edo Twitterren (#urtekokantua) mezu bat utzita.