Urtz taldeak disko berria aurkeztuko digu 'B aldea'n

'Astiro' lanarekin itzuli da Urtz. Durangon aurkeztuko dute diskoa, baina aurretik Gazteako estudioetan izango ditugu proiektu honen xehetasun guztiak kontatzeko.
Urtz
Urtz

Urtz taldea izango dugu gaur, "B aldea" saioan. Indartsu bueltatu dira Astiro lanarekin, eta Ainhoa Urretabizkaiari eta Xabier Donceli xehetasun guztiak kontatuko dizkiete.

Aste honetan hainbat artista igaro dira gure estudiotik. Astelehenean, We are standard taldekoak izan ziren estudioan. Azkenaldian zenbait proiektutan ari dira lanean buru-belarri, eta horien guztien berri eman ziguten. Besteak beste, Oreka TXrekin egindako elkarlanari eta Paco Leonen film labur berriaren soinu-bandari buruz hitz egin ziguten.

Asteartean, berriz, Iñigo Kojo sukaldariak pare bat plater prestatu zizkigun, eta atzo, Txuma Murugarrenek eta Angel Unzuk 14 abesti eta hamahiru istorio txiki diskoa aurkeztuko ziguten.

Ez izan zalantzarik eta eman buelta diskoari! Entzun 'B Aldea', 20:00etatik 21:00etara.