Ez galdu Zea Mays taldearen elkarrizketa, gaurko 'B Aldea'n

Da diskoa aurkeztera etorriko da talde bilbotarra.
Zea Mays 2013
Zea Mays 2013

Zea Mays taldeak Da diskoa aurkeztuko du gaur Gazteako 'B Aldea' saioan. Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncelekin solasean arituko dira bilbotarrak, lan berriaren inguruko xehetasun guztiak kontatzeko.

Atzo Kauta taldearen bisita izan zuten. Disko berriarekin bueltatu dira, eta zuzenean kontatu zituzten proiektuaren nondik norakoak.

Ez ahaztu hitzordua duzuela "B aldea"n, astelehenetik ostegunera, 20:00ak eta 21:00ak bitartean.