Lout Topetekin dugu hitzordua "B aldea" saioan

Bihar 'Orbitan' jarriko dituzte entzuleek eskatutako kantuak.
LOU TOPET

Niña Coyote eta Chico Tornadorekin abiatu genuen astea "B aldea" saioan. Las Culebras eta Zuloak taldeetan aritutako Ursula Strongek, eta, besteak beste, Surfin Kaos eta Utikan taldeetan aritutako Koldo Soretek osatutako bikoteak lehen diskoa kaleratu du. Horregatik, lan berri horren inguruan hitz egingo ziguten, 20:00etatik aurrera.

Gaur, berriz, Lou Topetekin dute hitzordua Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.

Bukatzeko, bihar, Orbitan jarriko dituzte entzuleek eskatutako kantuak.

Ez galdu "B aldea", astelehenetik ostegunera, 20:00ak eta 21:00ak bitartean!

Publizitatea
X