Napoka Iriaren akustikoa, gaurko 'B Aldea'n
Arnasten ikasteko berriz diskoa aurkeztera etorriko dira Ander eta Miren Gazteako estudiora. Elkarrizketa eta akustikoa eskainiko dizkigute.
Napoka Iria, B Aldea, Gaztea
Saio berezia izango dugu gaur 'B Aldea'n. Izan ere, zuzeneko musika izango da protagonista, Napoka Iria taldeak Arnasten ikasteko berriz diskoa aurkeztuko baitigu. Elkarrizketaz gain, akustikoa ere eskainiko dute Anderrek eta Mirenek.
Azkenik, ez ahaztu bihar 'Orbitan' jarriko ditugula entzuleek eskatutako hiru abesti. Eta, bukatzeko, ostiralean hitzordua duzue 'B Aldea Highlights' saio bereziarekin.