The Icer Company gonbidatuko dugu gaurko 'B aldea' saiora
'Ur abisalen espedizioa' lana aurkeztuko digu The Icer Company taldeak.
Buelta ematen diogu gauero diskoari Gaztean, 'B Aldea'ri merezi duen tartea zabaltzeko. Baina zer ekarriko digute aste honetan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabi Doncelek?
The Riff Truckers talde gernikarra elkarrizketatu zuten astelehenean; Healing the soul diskoari buruzko xehetasunak kontatu zizkiguten, hain zuzen. Atzo, berriz, Iñigo Kojo sukaldariaren txanda izan zen, eta, ohi bezala, bi proposamen gastronomiko prestatuko zituen.
Gaurko, The Icer Companyren bisita dugu aurreikusita, eta, bihar, 'Orbitan' jarriko dituzte entzuleek eskatutako hiru abesti.
Ez duzue aitzakiarik egunero, 20:00etatik 21:00etara, 'B Aldea' ez entzuteko!