Sons of wood taldea ezagutuko dugu, gaurko 'B Aldea'n
Aitor Goikoetxea Berri Txarrak taldeko bateria-jotzailea izandakoaren talde berria da.
Sons of wood. Argazkia: Facebook
Sons of wood taldea ezagutuko dugu hurbiletik gaurko 'B Aldea' saioan. Aitor Goikoetxea Berri Txarrakeko bateria-jotzailea izandakoaren talde berria da, eta proiektuaren xehetasun guztiak kontatuko dizkigu.
Astea amaitzeko, entzuleek eskatutako hiru abesti 'Orbitan' jarriko dituzte, bihar.
Ez ahaztu, gainera, ostiralean 'B Aldea Highlights' eskainiko dizuegula, musika aukeraketa onenaz gozatzeko.
Ez izan zalantzarik, eta egin bat 'B Aldea'rekin, 20:00etatik 21:00etara.