Toundra taldearen elkarrizketarekin itxiko du astea 'B aldea' saioak

Bide Ertzean, Iñigo Kojo sukaldaria eta Malenkonia izan dira estudioan aste honetan. Gaur, berriz, Toundraren bisita jasoko dute Ainhoak eta Xabik.
TOUNDRA

Denboraldi berria indartsu hasi du "B aldea" saioak, eta aste honetan bisita garrantzitsuak izan dituzte estudioan Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncelek.

Astelehenean, Bide Ertzean taldeak 77 disko berria aurkeztuko zuen. Horretarako, kontzertu akustikoa eskaini zuten tolosarrek.

Asteartean berriz, Iñigo Kojok bi plater prestatu zituen. Hain zuzen ere, MGMTren "My Life is a Lie" kantuari eta Arcade Fire taldearen "Reflektor" abestiari zaporea jarri zien gure sukaldariak.

Asteazkenean, Malenkonia taldearen bisita izan zuten "B aldea"n, eta gaur Toundra izango dute estudioan. Gainera, zuen kantuak "B Aldea"aren orbitan jarriko dituzte Ainhoak eta Xabik.

Ez galdu "B aldea", astelehenetik ostegunera, 20:00etatik aurrera!