Manel taldea elkarrizketatuko dugu "B aldea" saioan
21:00etatik aurrera, disko berria aurkeztu digu talde kataluniarrak "B aldea"-n.
Manel taldea
Bisita ugari izan ditugu aste honetan "B aldea"-n. Mantisa eta EH Sukarra pasatu ziren astelehenean eta asteartean estudiotik, eta atzoko saioan, berriz, Iñigo Kojok bi proposamen gastronomiko egin zituen. Gainera, Xutik taldekoekin izan ziren Ainhoa eta Xabi. Izan ere, igandean Herri Urrats jaia hartuko du Senpereko lakuak, eta Xutikek egin du aurten Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko kantua.
Astea ondo bukatzeko, Manel talde kataluniarra gonbidatu dute gaurko saiora. Manelek sekulako arrakasta izaten ari den Atletes, baixin de l'escenari lana aurkeztuko digu. Bestealde, ez ahaztu, ostegunero bezala, barra librea irekiko dugula, nahi dituzuen eskariak egiteko!
Ez galdu "B aldea", 21:00etatik 22:00etara!