Eric Fuentes izango dugu gaurko "B aldea" saioan
21:00etatik aurrera, Eric Fuentes elkarrizketatuko dute Ainhoak eta Xabik, Gaztea Irratiko "B aldea" saioan.
Maketa Lehiaketaren XXII. edizioko irabazlea izan den Skasti taldea eta Triangulo de Amor Bizarro pasatu dira aste honetan "B aldea" saiotik, eta gaur ere bisita berezia izango dugu.
21:00etatik aurrera, Eric Fuentes elkarrizketatuko dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.
Eric Fuentes Cotton Cluben (Bilbo) arituko da gaur, eta agertokira igo orduko, besteak beste, gaueko emanaldiari buruz hitz egingo digu "B aldea"-n. Gainera, ostegunero bezala, barra libre izango dugu.
Ez galdu gaurko saioa!