Triangulo de Amor Bizarro taldearen bisita, gaurko "B aldea" saioan

Talde galiziarrak kontzertua emango du gaur Donostian, Donostikluba Zirkuituaren barruan. Ez galdu "B aldea" saioa, 21:00etatik aurrera.

Skasti taldea izan zen atzoko "B aldea" saioko gonbidatua. Zarauztarrak Gazteako estudioan izan ziren, Maketa Lehiaketaren XXII. edizioan izandako arrakastari buruz hitz egiten. Skastik Entzulearen eta Epaimahairen Sariak eskuratu ditu.

Gaur, berriz, Triangulo de Amor Bizarro taldearen txanda izango da. 21:00etatik aurrera, Xabier Doncelek eta Ainhoa Urretabizkaiak laukote galiziarra elkarrizketatuko dute. Besteak beste, Donostikluba Zirkuituaren barruan, gaur gauean Donostiako Gazteszenan emango duten kontzertuaren inguruan arituko dira.

Triangulo de Amor Bizarrorekin batera, La Doble Fila izango da gaur Gipuzkoako hiriburuan. Kontzertua 21:30ean hasiko da.

Ez galdu "B aldea" saioa!