Dorian taldea igaroko da 'B Aldea'ra
Ecolunar jaialdia aitzakia hartuta izango dira bartzelonakoak Ainhoarekin eta Xabirekin.
Dorian
Ecolunar jaialdia ospatuko da Santana 27 aretoan, Bilbon, larunbat honetan. Musika emanaldi handi horren baitan, Delafe y Las Flores Azules, Miss Caffeina, Belako eta Dorian taldeak arituko dira.
Azken talde hau izango da gaur 'B Aldea'ko gonbidatu. Bartzelonarrek La Velocidad del Vacio diskoa kaleratu berri dute, eta Ecolunar aukera paregabea izango da doinu berri horiek entzuteko. Aurretik, ordea, taldeak berak emango dizkigu lanaren xehetasunak, esan bezala, 'B Aldea'n. Hori guztia, gaur, 21:00etatik aurrera.