Musika zaporeko menua, 'B Aldea'n

Lankide berria izango dute Ainhoak eta Xabik aste honetatik aurrera.
Asteazkenero, bi proposamen ekartzen ditu Iñigok.
Sukaldean lanean jarriko gaitu Iñigok.

'B Aldea'ko familia handituz doa, eta kolaboratzaile berria batuko zaie Ainhoari eta Xabiri asteazkenetan. Ekarpenak sukaldaritza eta musika uztartuko ditu.

Horretarako, punta-puntako lankidea fitxatu dute saioan, musikaz inguratuta bizi den sukaldari bat: Iñigo Kojo. Astero, bi kantu proposatuko dizkiote saioan, eta abesti horiek iradokitakoarekin plater bana prestatuko du Iñigok. Biharko saiorako proposamena egin diote dagoeneko: Ainhoak Triz3ps taldearen ''Futuro Mapa'' proposatu dio, eta Xabik Atoms For Peaceren ''Ingenue'' aukeratu du.

Zuei, zein menu bururatzen zaizue abesti horiekin? Agian zuekin bat egingo du Iñigok. Adi, bihar, 21:00etatik aurrera. Ez galdu, 'B Aldea'!