Sen taldearen itzuleraz, 'B Aldea'n

Aitor Uriarteren bisita izango dute Ainhoak eta Xabik. Gainera, Fermin Etxegoienek 'Ekaitz Perfektua'n zer izango den aurreratuko du.
Sen taldeko Aitor Uriarterekin izango dira Ainhoa eta Xabi.
Sen taldeko Aitor Uriarterekin izango dira Ainhoa eta Xabi.

Horren ezagunak ez zaizkigun edo ezagutzen ez ditugun taldeen berri izateko txoko bikaina da 'B Aldea'. Eta hori inoiz baino argiago utzi dute aste honetarako proposamenekin.

Asteari ekiteko, Inserta taldea gonbidatu du saioko bikoteak; elkarrizketa entzungai duzu, jada, saioko atarian bertan. Deustuko laukoteak Mar de Fondo diskoa aurkeztu du.

Sen taldeko Aitor Uriarteren txanda izango da hurrengo saioan. Taldearen itzuleraren xehetasunak ekarriko dizkigu Aitorrek. Bestalde, Fermin Etxegoienen bisita jasoko dute Ainhoak eta Xabik, 'Ekaitz Perfektua'n izango dena aurreratzeko.

Asteazkena berezia izango da: kolaboratzaile berri bat aurkeztuko digute, eta astero proposamen berezi batekin etorriko zaigu. Oraingoz, aurreratu dutenaren arabera, hau esan daiteke: ''Sukaldean eseri, eta piztu zentzu guztiak!''.

Ostegunean, Havalina taldea hartuko dute 'B Aldea'n. Larunbatean Donostiako Bukowskyn, joko du, eta gurean izango dira aurretik taldekideak. Gainera, barra librea izango duzu, astea nahi duzun abestiarekin amaitzeko.

Zozketa bat ere bada aste honetan. Taiwanetik Euskal Herrirako bidea egingo du Go Chic taldeak, eta, besteak beste, Ondarroan eta Bilbon izango da kontzertua eskaintzen, martxoaren 15ean eta 16an. Kontzertu horietako batera gonbidatu nahi zaitu 'B Aldea'k. Horretarako, osteguna baino lehen hartu beharko duzu parte zozketan, atari honetan bertan.

Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, ez galdu 'B Aldea'!