Cohen taldea izango da 'B Aldea'n
Gainera, Fermin Etxegoienek 'Ekaitz Perfektua'ren aurrerapena ekarriko die Ainhoari eta Xabiri.
Cohen, Urnietako hirukotea izango da Ainhoa eta Xabirenean.
Cohen hirukotea izango da 'B Aldea'ko datorren saioan. Urnietarrek Cancer Days EP berria aurkeztuko dute. Bestalde, Fermin Etxegoienek igandeko 'Ekaitz Perfektua'n zer izango duen aurreratuko du, ohi bezala.
Eta ostegunean, ohitura onei jarraituz, barra librea: nahi duzuen kantuarekin amaituko dugu astea.
Bestalde, Los Separatistas taldea ezagutu dugu, Joseba Irazokiren eskutik. Atari honetan bertan topatuko duzu musikariarekin izandako solasaldia.
Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, igaro zaitez Gaztearen 'B Aldea'ra!