Bizbak Indie Festival jaialdia aurkeztuko dugu 'B Aldea'n
Gogor ekin dio asteari 'B Aldea'k: Bad Sound System taldearekin izandako solasaldia jada entzungai duzu gure atarian.
Festa Demoskopikoaren ingurukoak ere ezagutu ditugu. Mondosonoro aldizkariak urtero antolatzen duen kontzertu sorta da, eta aurten Bilboko Azkenan egingo da: Yellow Big Machine, Señores eta Basement Tapes taldeak arituko dira. Gainera, Fermin Etxegoienen bisita jaso dute Ainhoak eta Xabik, 'Ekaitz Perfektua'n izango dena aurreratzeko.
Gaur, beste jaialdi baten txanda izango da, Bizbak Indie Festival ezagutuko baitugu. Otsailaren 22an, martxoaren 1ean eta 8an, musika saioak izango dira EHUren Bizkaia Aretoan. Wilhelm & The Dancing Animals, Mursego eta Anni B Sweetek hartuko dute parte, besteak beste.
Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik aurrera, ez galdu 'B Aldea'!