2zio taldea izango da 'B Aldea'n
Gainera, Crystal Castles bikotearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu.
2zio taldea.
Antonia Font, Mikel Uraken eta Saioa abeslariaren ondotik, 2zio taldearen musikak hartuko ditu 'B Aldea'ren uhinak.
Rap musika egiten du 2zio taldeak; Odei Barroso eta Gorka Rodriguez taldekideek Pausuz pausu euren lehen diskoa aurkeztuko digute. Gainera, gure ''pintxo-pote'' partikularra izango da astea ondo amaitzeko: barra librea zabalduko dute 'B Aldea'ko lankideek nahi duzuen kantua eska dezazuen. Bestalde, Crystal Castlesen Barakaldoko kontzerturako sarrerak ere zozkatuko ditugu. Animatu eta parte hartu!