Belceblues taldekoekin izango gara 'B Aldea'n
Memphisen dago hirukote bergararra, munduko blues talde onenekin lehiatzeko prest.
Belceblues taldea Memphisen da.
Astero arrazoiren bat ematen digute Ainhoak eta Xabik 21:00etatik aurrera irratiaren beste aldean, 'B Aldea'n, egoteko. Eta aste hau ez da salbuespena izango.
Itsaso Gutierrezekin On taldea ezagutu ostean, Lurrazpiko Festaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Larunbatean, Donostiako Gazteszenan izango da kontzertu sorta, eta tartean Veronica Falls, Sonic Trash vs. Cancer Moon eta Juanita y Los Feos izango dira, besteak beste. Gogoan izan, hara joateko sarrerak zozkatuko ditugula: 5 sarrera bikoitz, guztira.
Eta ostegunean, nola ez, barra librea: zeuk eskatu, eta geuk jarri.