Entzun 'B Aldea'n Kerobiari egindako elkarrizketa osoa

Gaur arratsaldean talde nafarrak Gaztean eskaini duen akustikoa ikusgai izan da streaming bidez. Gogoz geratu zara? ez galdu elkarrizketa 21:00etatik aurrera!
Akustikoa 16:30etatik aurrera izango da ikusgai Gaztearen atarian
Akustikoa 16:30etatik aurrera izango da ikusgai Gaztearen atarian

Sekulako saioarekin agurtuko du astea 'B Aldea'k. Kerobia taldeko mutilak izan dira Ainhoarekin eta Xabirekin, Supernova diskoa aurkezten. Primerako aurkezpena eskaini dute Gaztean, gainera: akustikoa eta elkarrizketa eman baititu laukoteak.

16:30ean hasi dute akustikoa, eta streaming bidez izan da ikusgai, Gaztearen atarian. Gero, elkarrizketa osoa entzungai izango da 'B Aldea'n, 21:00etatik aurrera.

Crowdfunding bidez gauzatu du Kerobiak bere azken proiektua, eta ekarpena egin dutenei iritsi egin zaie etxera lan esklusibo honen ale bat. Zaleek irrikaz itxarondako lana izan da, eta, orain, gehiago ezagutzeko aukera izango da euren ahotik.

Igaro zaitez Gaztearen 'B Aldea'ra zeu ere!