B aldeak Durangotik eskainitako saioa, ETB 3n
Gauerditik aurrera izango da ikusgai, Ainhoa Urretabizkaiak era Xabier Doncelek 500 saioak ospatzeko egindako programa berezia.
Ainhoa Urretabizkaia, Xabier Doncel eta Ibon Fernandez esatariak
Abenduaren 4an bete zituen 'B Aldea'k 500 saio, baina Durangoko Azoka aitzakia hartuta, ostiralean ospatu zuten kopuru biribila Ainhoak eta Xabik hara mugituta.
Horretarako, gainera, ez ziren bakarrik izan, eta hainbat gonbidatu hurbildu zitzaizkien Durangon prestaturiko ''estudio''ra. Gatibu, Gose, Seiren eta Willis Drummond taldeetako kideen bisitaz gain, Vendetta eta Zuloak taldeen hitzak ere bildu zituzten 'B Aldea'n. Hori gutxi ez, eta Ibon Fernandez lankidea arduratu zen Azokako beste lekukotza batzuk hartzeaz.