Tom Petty protagonista, 'Ekaitz perfektua'n

Bere bakarkako lehen diskoaz jardun da Fermin Etxegoien, Full Moon Fever
Tom Petty
Tom Petty
Tom Petty & The Heartbreakers taldearekin egin zen ezagun musikari amerikarra, baina 1989an bere bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen Full Moon Fever, eta lan horretaz aritu da Fermin Etxegoien igandeko 'Ekaitz perfektua'n.

Urte hartarako, Tom Petty jada rockeko izar bat zen. Jeff Linen eskutik prestatu zuen bere bakarkako lehen diskoari eta publiko zabalerako, mainstreamerako, lana izan zen. Horrelakoetan gertatu ohi den moduan, ordura arteko zaleei ez zitzaien agian jauzia gehiegi gustatu baina salmenta onak izan zituen eta jende gehiagorenagana heldu zen bere musika. Elkarrizketa batean ere esan ei zuen behin Pettyk: ''Underground egitea erraza da. Zaila mainstream ondo egitea da: emaitzarekin gustora egon eta harrera ona izatea''.

Entzun Ferminek 'Ekaitz perfektua'n kontatutakoa!