''Herrien artean dagoen giroa ederra da''
Gaztearen XX. Maketa Lehiaketa irabazi zutenetik, geratu gabe eta gogoz aurrera egin dute euren ibilbidean Enkore taldeko mutilek. Oraingo honetan, LIETen, Europako herrien kantu txapelketan, hartuko dute parte, Euskal Herria ordezkatzen.
Aurtengoan, Xixonen egingo da jaialdia, besteak beste, Herbehereetako Frisian, Suediako Sapmi gunean edota Bretainian egin eta gero. Jaialdia egiten den bederatzigarren aldia da, eta hizkuntza gutxituen ordezkariek hartzen dute parte bertan: 11 lehiakide egongo dira, guztira.
Enkore jada joan da Xixonera, eta handik hitz egin dute 'B Aldea'rako, esperientzia nolakoa izaten ari den kontatzeko. Gainera, Ainhoa Urretabizkaia eta Ibon Fernandez lankideak han izango dira larunbatean, eta Gazteak emango dizu han gertatzen denaren berri.
Oraingoz, esperientziaren inguruan kontatutakoa,hemen!