The Smithereens taldearen lana aztergai, 'Ekaitz perfektua'n
80an sortu zen New Jerseyko taldea izan da protagonista igande honetan 'Ekaitz perfektua'n: The Smithereens. Zehazki, 86an kaleratutako Especially for you diskoari erreparatu dio Fermin Etxegoienek.
Garai haietan technoa zen nagusi baina Estatu Batuetan, San Frantziskon eta Los Angelesen, rock taldeak ere sortu ziren; hain zuzen, 'New American Rock'n'roll' deitura eman zitzaion bolada horretan sortutako musika talde multzoari.
Especially for you da The Smithereens taldearen diskorik arrakastatsuena, eta lan honetan topa daiteke ''Blood and Roses'' taldearen hit handia; baita Balerdi Balerdiren inspirazio iturri izandako ''Time and Time Again''.
Fermin Etxegoienen aburuz, denboraren froga ongi gainditu duen diskoa da. Igandeko saioa galdu bazenuen, adi honi! ''especially for you'' prestatu baitu Etxegoienek.