Cobra taldea izango da 'B Aldea'n

Covered (A Selection of Film Scores) izeneko EPa aurkeztuko du laukoteak.
Cobra taldea izango da 'B aldea'n.
Cobra taldea izango da 'B aldea'n.

Zinerako jauzia eman du Cobra taldeak. Izan ere, film klasikoetako soinu bandak hartu eta euren bertsioak egin dituzte Haritz Lete, Josu Luengo, David Gonzalez eta Ekain Elorza kideek. Covered (A Selection of Film Scores) izeneko diskoak 5 kantu biltzen ditu, tartean, Orson Wellesen filmako ''Touch Of Evil''.

The Strong Arm Of The Rock eta Thriller diskoei hartu die lekukoa EP honek: oraingo honetan, historikoki lotura handia duten musikaren eta zinearen munduak batu ditu taldeak.

Cobrarekin hitzordua 'B aldea'n! Ez galdu!