Bizardunak izango da 'B aldea'n

Talde nafarrak hirugarren diskoa aurkeztuko du.
Taldearen hirugarren diskoa da hau.
Bizardunak taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du.

Aste hau benetan mamitsua izaten ari da 'B aldea'n. Hasteko, Estankona izan genuen Fruitua bere bigarren lana aurkezten, eta Arratiako musikariari Willis Drummond taldeak hartu zion lekukoa. Gainera, Fermin Etxegoienek 'Ekaitz Perfektua'n izango duenaren berri eman zuen. Hori gutxi balitz, Goseren azken disko laranja ezagutu genuen Ines eta Osoron taldekideen eskutik.

Astea behar bezala borobiltzeko, Bizardunak taldearekin izango dira Ainhoa eta Xabi. Euren hirugarren diskoa aurkeztuko digute: Ur ederra kirats infinituan. Eta, noski, barra librea ere ez da faltako. Zer egin behar duzu astelehenetik ostegunera, iluntzeko 21:00etatik aurrera? Non izango zara 'B aldea'n baino hobeto…?

Gogoan izan, hemen topatuko dituzula elkarrizketa guztiak!