Cat Powerren esku, aste honetako 'Ekaitz Perfektua'

Iragarrita zuen Europako bira bertan behera utzi behar izan du duela gutxi abeslari estatubatuarrak.
Cat Power ez da bere momentu onena bizitzen ari.
Cat Power ez da bere momentu onena bizitzen ari.
Nortasuna duen abeslaritzat definitu du Fermin Etxegoienek Cat Power, bere ibilbidearen hasieran izaera hori erakusten ez bazuen ere. Lehen urteetan jarrera lotsatiegia erakusten zuen oholtza gainean eta bere indarra ezkutatu.

Atlantan jaio zen Charlyn Marshall duela 40 urte. Nerabezaro zaila izan zuen, senitarteko harremanak zirela-eta. Bere musikak ez du zale uholderik mugitu izan eta nahigabe haundiak hartu izan ditu arreta askorik lortu ez duelako. 2003an, ordea, material berria kaleratu zuen 5 urteren ondotik eta ordura arte lortutako arrakastarik handiena erdietsi zuen You Are Free diskoari esker.

2012an lan berria kaleratu du, Sun, eta lan horretako kantuetako bat spotify-eko abesti entzunenetako bat bihurtu da: ''Cherokee''. Zantzuok dena ongi doala pentsarazten duten arren, Cat Powerri gauzak okertu zaizkio: bere bikotekideak, Giovanni Ribisi aktoreak, duela hiruzpalau hilabete harremana eten du ezustean eta beste batekin ezkondu da. Gainera, angioegema gaixotasunak jota dago eta Europako bira bertan behera utzi behar izan du. Hori gutxi balitz, disko berriarekin egindako gastuen eraginez, zorrez itota dago.

Cat Power gehiago ezagutu nahi? Ez galdu Fermin Etxegoienen 'Ekaitz Perfektua'!