Anai-Arrebak taldea izango dugu 'B Aldea'n
Gogoan izan, gainera, osteguna izanik barra librea izango duzuela nahi duzuen kantua eskatzeko.
Anai-Arrebak taldearen bisita, 'B Aldea'n.
Anai-Arrebak taldekoak izango dituzte bisitan Ainhoak eta Xabik. Taldea osatu eta gutxira Gazteako Maketa Lehiaketako finalista egin ziren eta handik sekulako oihartzuna lortu zuten. Orain euren iraupen luzeko lehen diskoa prest dute eta aurkeztera etorriko dira 'B Aldea'ra.
Gainera, ostegunetako pintxo-potea gurekin egitera gonbidatzen zaituztegu, nahi duzuen kantua eskatzeko barra librea izango baitugu.
Gogoan izan, aste honetan Izaki Gardenak eta IMAGO 4 taldeak izan zirela eta Fermin Etxegoienek ere 'Ekaitz Perfektua'n izango denaren aurrerapena egin duela 'B Aldea'-n. Guztiak gure atarian entzungai!