profile
  • Irratia

    • Joan Irratia atalera

    • Dida

    • Gu

    • B Aldea

    • Bitan

  • Top Gaztea

  • Podcastak

  • Musika

  • Ekitaldiak

    • Joan Ekitaldiak atalera

    • Gaztea Sariak

    • Maketa Lehiaketa

    • Zeidfest Gaztea

    • Bilbao BBK Live

    • Euskarabentura

  • Ikus-entzunezkoak

Klisk

  1. Hasiera
  2. Irratia
  3. B Aldea

Cursive taldea izan dugu hizpide, Toshiroren eskutik

Jazpanan izan zela ere aipatu digu Toshirok.
Cursive taldeaz aritu zaigu Toshiro 'B Aldea'n.
Cursive taldeaz aritu zaigu Toshiro 'B Aldea'n.
author image

A.G.

2012/11/07 - 23:00

Azken eguneratzea

2012/11/07 - 23:00

Ez galdu hau!

95ean sortutako banda batetaz aritu zaigu gaurkoan Toshiro:Cursive. Gure kolaboratzaileak esan duen moduan, Metro Bilbao sortu zen garaian. Emocore estiloa jorratzen zuen Omahatik, Nebraskatik, etorritako talde honek. 97an Such Blinding Stars For Starving Eyes lehen diskoa kaleratu eta handik gutxira eten zuten ibilbidea.

98an,taldea deseginda zegoela, euren bigarren lan bat kaleratu zen eta lortutako arrakasta medio, berriro ere martxan jarri zen taldea. Osaketan aldaketaren bat edo besteizan zuen bandak eta 2000an Domestica diskoa kaleratu zuen, lan kontzeptual bat: bikote baten ingurukoak kontatzen dituzte diskoa osatzen duten 14 abestiek.

2003an TheUgly Organ diskoa kaleratu zuten: 'Rolling Stones' aldizkariak 4 izar eman zizkion eta'Alternative Press'ek 5 izar, aldizkariak banatzen duen puntuaziorik altuena. 2006an ere arrakasta handia lortu zuten bialdizkari horietan beste disko kontzeptual bati esker: Happy Hollow. Herri txiki bateko kontuak biltzen zituzten disko hartan, besteak beste, politika eta erlijioa ukituz.

Etenaldi ugari izan ditu taldeak baina 2011ean erediskoa kaleratu dute: I Am Gemini.

Irakurtzea baino askoz hobea duzu, ordea, euren musika ezagutu eta Toshirok kontatutako entzutea... ez galdu!

Gaztea logo

Kontaktua

Lege oharra

Pribatutasun politika

Cookien erabilera

Cookien konfigurazioa