James Taylor protagonista, ‘Ekaitz Perfektua’n
Izatez amerikarra bada ere, Britainia Handira mugitu egin behar izan zuen musikako bere ibilbidea abiatu eta sendotzeko. Ordurako psikiatrikoak eta desintoxikazio zentruak aski ezagunak zituen Taylorrek; eta hori, 20 urte zituela soilik.
60ko hamarkada amaieran kaleratu zuen bere lehen diskoa James Taylorrek. Apple diskoetxearekin kaleratu zuen lan hura, The Beatles taldeko kideen zigiluarekin hain zuzen. Paul McCartney eta George Harrisonen kolaborazioa izan zuen, gainera, disko hartan.
Bizitza gorabeheratsua izan badu ere, oraindik ere sasoi betean da James Taylor, eta kantugintzan ekarpen handia egindakoa da bera. Lehen disko hari eta bereziki 70eko hamarkadan egindako lanei erreparatuz ezagutuko dugu.
Bere musika eta bizitza gehiago ezagutu nahi? horretarako aukera aproposa eskaintzen dizu 'Ekaitz Perfektua'k!