Nick Drake protagonista, ‘Ekaitz Perfektua’n

Britainiarraren musika ezagutuko dugu, eta baita beste musikariengan izan duen eragina ere.
Nick Draken lanak oihartzun handia lortu du, bera hil eta gero.
Nick Draken lanak oihartzun handia lortu du, bera hil eta gero.

Nick Drake musikariaz aritu zaigu Fermin Etxegoien oraingoan. 20 urte zituela sinatu zuen Island Records diskoetxearekin eta 69an kaleratu zuen bere lehen lana. Jarraian kaleratu zituen beste bi disko; dena den ez zuen sekulako arrakastarik lortu, bere izaera barnerakoia medio, eskaintzen zituen zuzeneko eta elkarrizketa gutxien ondorioz.

Depresioak jota egon zen Drake, eta hori oso nabaria zen bere abestietako hitzetan. Hirugarren diskoa amaituta, musika mundutik urrundu eta gurasoen etxera joan zen Warwickshirera. Bere azken lana kaleratu eta 2 urtera hil zen gaindosi baten eraginez, 26 urte baino ez zituela: horrelako kasuetan maiz gertatu ohi den bezala, ez dago jakiterik halabeharrez edota bere buruaz beste eginda hil ote zen.

Zendu eta gerora ospe handiagoa lortu zuen bere musikak. 80 eta 90.eko hamarkadan musikari askok euren eragin nagusien artean kokatu dute Draken lana: The Cureko Robert Smithek, REMeko Peter Buckek edota The Black Crowesek aipatu izan dute, besteak beste. Ez hori bakarrik; coverrak ere egin izan dituzte Nick Draken kantuak ardatz hartuta, Norah Jonesek edota Elton Johnek kasu.

Bere musika eta bizitza gehiago ezagutu nahi? horretarako aukera aproposa eskaintzen dizu 'Ekaitz Perfektua'k!