Kerobiak 'Supernova'z hitz egingo digu 'B Aldea'n
Mikel Zorrilla bateriajolearekin egingo dugu bat gaur taldearen hurrengo proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.
Kerobiakoek euren esker ona adierazi zuten 'Supernova'k aurrera egingo zuela jakitean.
Abenduan plazaratuko du Kerobiak Supernova bere hurrengo lana, ekoizpen prozesua bide onean dela. Prestaketa lan horiek nola doazen azaltzeko Mikel Zorrilla izango da Ainhoa eta Xabirekin gaur, 'B Aldea'n.
Kerobia talde iruindarra egiten duen musikagatik bakarrik ez, eta musika hori ekoizteko hartutako bide ezberdinengatik ere nabarmendu da. Lehen bi diskoak Gor diskoetxearekin kaleratu ostean, euren hurrengo trilogiako lanak autoekoiztu egin zituzten; era berean, SGAEtik at geratzeko erabakia hartuz eta euren lanak web ataritik jeisteko aukera emanaz. Oraingoan ere bide berezia hartu dute euren ekimena aurrera ateratzeko.