'Kafe Aleak' liburua aurkeztuko digute 'B Aldea'n

Gainera, igandean 'Ekaitz Perfektua'n zer izango den aurreratuko digu Fermin Etxegoienek.
'Kafe Aleak' liburuaren gainekoak ezagutu digutu 'B Aldea'n
'Kafe Aleak' liburua ezagutuko dugu 'B Aldea'n

Aste hau ere berezi samarra izango dugu 'B Aldea'n: osteguna jaieguna izanik, hiru saio izango ditugu, baina hirurak ere bete-beteak.

Xabi San Sebastian Band izan da gurean, Erraiak bere hirugarren estudiokoa aurkezten. Solasaldia jada entzungai duzu atari honetan bertan.

Gaur, berriz, Kafe Aleak izeneko liburuaren ingurukoak jasoko ditugu. Lan honetan 121 musikazalek disko bana hartu eta horien inguruko gogoeta egin dute. 2008an Gernikan sortutako Kafea eta Galletak izeneko disko forumaren haritik dator paperezko edizio hau. Gainera, Fermin Etxegoienek 'Ekaitz Perfektua'n izango dena aurreratuko digu.

Bihar, asteazkena, D-Pintxos ezagutuko dugu: punka, rocka eta tronpeta doinuak batzen dituen talde legazpiarraa. Eta nola ez, Toshiroren bisita ere izango dugu.

Zu ere igaro zaitez ‘B Aldea’ra!