Jazpana Festen ingurukoak ezagutuko ditugu 'B Aldea'n

Toshiro ere gurean izango da eta Berri Txarrak taldeak Azpeitian eskaini behar duen kontzerturako sarrerak zozketatuko ditugu.
Jazpana Festen ingurukoak kontatu dizkigute 'B Aldea'n
Jazpana Fest 2012

Astea motzagoa izanagatik, ez ditugu ez eduki gutxi izango; 'B Aldea' bete-betea dator hurrengo asteko hiru lanegunetan.

Egunotan bi talde izan ditugu euren azken lanak aurkezten Leihotikan eta Nada Surf. Gaur, berriz, aurtengo Jazpana jaialdiaz arituko gara. Urriaren 26an eta 27an ospatuko da Beasainen eta Lisabö, Wilhelm & The Dancing Animals eta Belako izango dira tartean. Bestalde, Toshiroren bisita ere izango dugu asteari behar bezalako amaiera emateko.

Eta zozketan… Berri Txarrak taldearen Azpeitiko kontzerturako sarrerak! Ez galdu 'B Aldea'!