Glaukoma taldeari elkarrizketa, gaurko 'B Aldea'n

Eta ez ahaztu! Barra librea zabalduko dugu!
Glaukoma izango da 'B Aldea'ko protagonistetako bat
Glaukoma izango da 'B Aldea'ko protagonistetako bat

 'Aitzealdenk!' eta 'Ordiziarrock' jaialdien inguruko xehetasunak ezagutuko genituen asteazkenean.

Gaur gauean argitalpen berri baten txanda izango da. Glaukoma talde tolosarra etorriko baita gurera bere azken lana aurkezten. Eta noski, astea borobiltzeko, barra librea!

Gainera, aste osoan zehar ‘Aitzealdenk!’ jaialdirako sarrerak zozketan izango ditugu. Beraz, badakizu: gaueko 21:00etatik aurrera, igaro zaitez Gaztearen ‘B Aldea’ra!