McEnroe taldeari elkarrizketa, gaur, 'B Aldea' saioan

Horrez gain, Fermin Etxegoienen bisita izango dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek.
McEnroe taldeari 'B Aldea' saioan egindako elkarrizketa
McEnroe

Martxan da denboraldi berria Gaztean. Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek ere indartsu ekin diote ‘B Aldea’ri, eta bertako nahiz munduko osoko musika aurkezten digute gauero, 21:00etatik 22:00etara.

Zeregin horretan, McEnroe taldearen bisita jasoko dute gaur gauean. Cuando abrimos las ventanas para ver amanecer argitaratu berri duen dokumentala izango du hizpide talde bizkaitarrak. Lan berri horretan, Las orillas diskoaren grabazio prozesuan bizitako esperientzia bildu dute.

Ondoren, Fermin Etxegoien gonbidatu dute saiora. Gazteako ‘Ekaitz perfektua’ saioko gidariak igandean errepasatuko duen diskoa aurreratuko digu.